EUS|ESP

Pribatutasuna

Arduraduna: UTE AUTOBUS BARAKALDO Al/ Gregorio de la Revilla, 27-1 48010 Bilbo (Bizkaia)

Eskaera/baimen inprimakietako datuak legitimatzea: Titularraren edota baimendutako pertsonaren baimena.

Gorabehera, erreklamazio edo iradokizun orrietako datuen helburua: Erabiltzailearen datu pertsonalen tratamendua, hark egindako gorabehera, erreklamazioa edo iradokizuna erregistratu eta izapidetzeko. Gorabeheren, erreklamazioen eta iradokizunen orrian jasotako datuak 4 urtez gordeko dira, erantzuten direnetik zenbatzen hasita.

Gorabehera, erreklamazio edo iradokizun orrietako datuak legitimatzea: Tratamenduaren arduradunari aplika dakiokeen legezko betebehar bat betetzeko beharrezko tratamendua, araudian aurreikusitakoaren eta Bizkaiko garraio publikoa kudeatzeko eta koordinatzeko eskumenen arabera.

Hartzaileak: Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, non eta legeak ez duen hala agintzen.

Bideozaintzako irudien xedea: UTE Autobus Barakaldoko instalazioen bideozaintza, pertsonen, ondasunen eta instalazioen segurtasuna bermatzeko. Irudiak hilabeteko epean gordeko dira, edo epe luzeagoan, baldin eta Segurtasun Indar eta Kidegoek edota Epaitegi eta Auzitegi zein Aseguru Etxeek, ezbeharraren ondorioz hala badagokio, hala eskatzen badute.

Bideozaintzako irudiak legitimatzea: DBEOren 6.1.e artikulua: Interes publikoko misio bat betetzea.

Bideozaintzako irudien hartzaileak: Aseguru Etxeak, Segurtasun Indar eta Kidegoak, Epaitegiak eta Auzitegiak.

Eskubideak: Interesdunak eskubidea du bere datu pertsonalak eskuratzeko, bai eta datu zehaztugabeak zuzentzeko eskatzeko edo, hala badagokio, datuak ezabatzeko eskatzeko ere, baldin eta, beste arrazoi batzuen artean, datuak ez badira beharrezkoak datuak jaso ziren helbururako. Bideozaintza irudien kasuan, interesdunak eskubidea du bere datu pertsonalak eskuratzeko, edo, hala badagokio, datu horiek kentzeko eskatzeko, irudi horiek jaso direnetik hilabete baino gehiago igaro bada, “Helburua” epigrafean aipatutako salbuespenaren kalterik gabe. Inguruabar jakin batzuetan, interesdunak bere datuen tratamenduaren aurka egin ahal izango du, edo tratamendua mugatzeko eskatu; kasu horretan, datuak erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez dira gordeko.