EUS|ESP

Irisgarritasuna

Irisgarriatasuna KBUS ibilgailuetan
Irisgarriatasuna KBUS ibilgailuetan

Kbus zerbitzua bereziki sentsibilizatuta dago erabiltzaileen mugikortasunarekin eta irisgarritasunarekin; hori dela eta, autobusak irisgarritasunari laguntzeko diseinatuta daude, izan ere, teknologiarik berriena eskaintzen zaie bezeroei.

Beste sistema batzuen artean, zerbitzuko ibilgailu guztiek honako hauek dituzte:

  • Arrapala teleskopiko mistoa atzeko atean, arrapala zabaltzeko eskatzeko sakagailuarekin. Mistoa denez, arrapala hori eskuz zabal daiteke matxuraren bat gertatuz gero.
  • Mugikortasun urriko pertsonentzako bi plaza.
  • Geldialdia eskatzeko sakagailuak.
  • Ibilbidearen helmugaren eta hurrengo geltokiaren adierazle argiduna.
  • Mugikortasun urriko erabiltzaileentzako plazak (haurdunak, 3. adineko erabiltzaileak…).
  • Kneeling sistema: autobusa albo batera makurtzen da, sarrerako zorua espaloira hurbiltzeko, eta, horrela, erabiltzaileak bertan sartzeko egiten duen ahalegina minimizatzeko.
Mugikortasun urriko pertsonak
Mugikortasun urriko pertsonak

Honako kolektibo hauek hartuko dira mugikortasun urriko pertsonatzat: desgaitu fisikoak, hirugarren adineko pertsonak, emakume haurdunak edo mugitzea eragozten dieten gaixotasunak dituzten pertsonak, eta, oro har, beren egoera pertsonalagatik, istripua izateko arrisku nabarmenik gabe zutik bidaiatu ezin duten pertsonak.

Autobusean bi espazio gordetzen dira gurpil aulkian dabiltzan pertsonentzat, eta lau jarleku mugikortasun urriko pertsonentzat. Mugikortasun urriko pertsonentzat gordetako jarlekuak gainerako erabiltzaileek hartu ahalko dituzte lekuok hutsik baldin badaude eta mugikortasun urrikoek eskatzen ez badituzte. Baina jarleku horiek bidegabe hartzen badira, gidariak adieraziko du jarlekuon erabilera mugikortasun urrikoei bakarrik dagokiela.

Gurpil aulkian dabiltzan mugikortasun urriko pertsonak arrapala edo jasogailua irekitzeko atetik sartuko dira, eta horretarako jarritako espazioan kokatuko dira, ibilgailuaren barruan egokitzeko; nabarmendu behar da mugikortasun urriko pertsona guztiak sartzeko atetik jaitsi ahal izango direla ibilgailuetatik, hala eskatzen badute.

Mugikortasun urriko pertsonen bi aulki sartu ahalko dira gehienez autobus berean, baldin eta gordetako espazioan lehenagotik beste aulki batzuk ez badaude. Geltokian elkartzen badira, gurpil aulkian dabiltzan pertsonek sartzeko eta gordetako espazioa erabiltzeko lehentasuna izango dute ume kotxeen eta ume aulkien aurretik.

Hori dela eta, erdiko plataforman erreserbatutako plazak betetzen badira, lehentasunak honako hurrenkera honetan ezarriko dira:

  • Aurreko geltokitik autobus barruan datozen gurpil aulkiak.
  • Iriste ordenaren arabera zain dauden gurpil aulkiak.
  • Geltokian zain dauden ume kotxeak, iristen diren ordenaren arabera.

Itsuek itsu txakurrarekin bidaiatu ahalko dute, beren ardurapean betiere.

Ume kotxe eta ume aulkiak
Ume kotxe eta ume aulkiak

Barruan adingabe bat daramaten ume kotxe eta aulki irekiak autobus guztietan onartuko dira baldin eta beren ezaugarriek eta egoerak horretarako aukera ematen badute. Kotxeen tamainak ez du 740 x 1.240 mm-ko neurria gaindituko.

Kotxearen edo aulkiaren arduradunak balaztari eragingo dio ibilgailuaren plataforma nagusian, eta ibilgailuaren martxaren kontrako noranzkoan kokatuko du kotxea edo aulkia.

Prestazio honen truke ez da inolako errekargurik ordainduko. Dena den, ez da haurrik garraiatzen ez duen tolestu gabeko kotxerik edo aulkirik sartzea onartuko.

Ume aulkiak daramatzaten erabiltzaileak, ahal dela, aurreko atetik sartuko dira. Autobusaren egitura dela-eta hori ezinezkoa bada, bigarren atetik sartuko dira, gidariari jakinarazi ondoren. Arau orokorra da halako kotxe eta aulkientzat dagoen arrapalari ez eragitea.

Ibilgailu berean bi ume kotxe edo aulki garraiatuko dira gehienez ere, baldin eta autobusean gurpil aulkian dabilen pertsonarik ez badoa. “Mugikortasun urriko pertsonak” puntuan adierazitako lehentasunari beti eutsiko zaio. Honenbestez, gurpil aulkian dabiltzan pertsonek lehentasuna izango dute gordetako espazioa hartzeko; hori hala, espazio horretan ume kotxe bat balego, autobusean sartu den azken ume kotxearen arduradunak tolestu egin beharko luke kotxea, gurpil aulkiari lekua lagatzeko.

Ekipajeak eta fardelak garraiatzea
Ekipajeak eta fardelak garraiatzea

Baimenduta dago eskuko objektu edo fardelak eramatea. Objektu eta fardel horiek ondo helduta joango dira eta beren tamaina, bolumena, edukia edo usaina dela-eta ez dira batere gogaikarriak edo arriskutsuak izango beste bidaiarientzat. Arau orokor gisa, 100x60x25 cm-tik beherako fardelak onartuko dira. Beraz, ez da onartuko surfeko oholak, etab. garraiatzea.

Autobusetara bizikletaz sartu ahal izango da, baina betiere ibilgailuaren okupazioaren arabera, erdiko plataforman kokatuta; hala ere, gurpil-aulkia eta/edo haur-autoa erabiltzen duen pertsonak du lehentasuna.

Guztiz debekatuta dago lehertu egin daitezkeen edo sukoiak izan daitezkeen gaiak aldean eramatea, hala nola: gasolina, motorrentzako olio erregaia, pintura, olioak…

Animalien garraioa

8 kilogramotik beherako pisua duen txakur edo katu bakar batekin joan daiteke, eta debekatuta dago exotikotzat jotzen den edozein animalia (narrastiak, armiarmak, etab.) edo aipatutakoaz bestelako animalia mota bat sartzea, baita arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak ere.

Txakur batekin bidaiatzen duen pertsonak uhaletik heldu beharko dio ibilgailuari, besoetan edo garraiolari itxi baten barruan. Inola ere ezingo du lurzorua ukitu, ezta eserleku bat okupatu ere. Katu baten kasuan, garraiolari itxi batean garraiatuko da. Garraio kutxak horretarako propio erabiliko dira, eta animaliaren jabeak eraman beharko ditu.

Gidariak txakurren eta katuen sarrera mugatu ahal izango du jende asko pilatzen den uneetan (jaiak, kirol-ekitaldiak, etab.).

Bidaian zehar etxeko animaliek jasan litzaketen kalteen erantzukizuna jabearena baino ez da izango; hala, Barakaldo Bus UTE erantzukizun horretatik salbuetsita geldituko da.

Itsu txakurra daramaten pertsona itsuek gainerako pertsonek erabiltzen duten leku berean bidaiatuko dute, eta txakurra beraien ardurapean egongo da betiere; gauza bera gertatuko da agintearen agenteen txakurrekin, agenteak lanean ari direnean.